logo paquebote
114 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491098867

Baserria (h)uz(s)ten

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: , 20,5 x 13 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ama joan zaigu. Lehenago, aita eta amama joan ziren. Lur isilera. Une honetan baserrian ez da inor. Orain baserria hustu behar dugu. Eta gauzak ez dira gauzak besterik ez, giza arrastoen eramaileak ere badira. Armairu itxiak, arropak, jantziak, zapiak, gelak, ateak, loreak, inguruko basoak, haizea, euria, bakardadea, mina, heriotza. Hau dena kontatzeko ez dago hitzik, poesia ez bada. Poemek lagundu didate hutsik zegoen espazioa betetzen. Sakonean ahaztutako zerbait ateratzen lagundu didate. Poema batek esan ezin dena iradoki dezake. Amaigabeko amildegian sakontzen du.


Nire baso zaharrera itzultzea gustatuko litzaidake,
zuhaitz bat gehiago izan,
eta nire sustraiak ama lurraren erraietan sartu.
Gero eta sakonago, eta plazera sentitu
lur gogorrean nire sustraiek bidea zabaltzen.


ISBN:

9788491098393

Zer du zeruak gure aurka?

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 48
Formato: , 21 x 21 cm.
Precio: 12,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

«Joxe, zer du zeruak gure aurka? Beti gabiltza gora eta behera aieneka! Ez ote digu bakerik emango noizbehinka?».


ISBN:

9788491098300

27 egunez jira eta buelta

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 48
Formato: , 21 x 21 cm.
Precio: 12,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ilberritik hilbetera, ilbeheratik ilgorara, hogeita zazpi eguneko bira, eta tartean bion arteko sekretu esanezina.


ISBN:

9788491097891

FIN barkua

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: , 29,7 x 21 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

FIN barkua atera da kaitik, badoa aurrera betirako, ez dago bueltarik.
Marinelak arrantzan hasi dira: ura jasotzen dute baldeetan, eta bodegan sartzen dute. Arrainak, aldiz, botatzen dituzte itsasora. Baina ur guztia kenduz gero, nola itzuliko dira etxera? Album ilustratu ilun bezain eder honek harrapatuko zaitu itsasoko mugimenduak nola.


ISBN:

9788491097686

Hari ikusezina «Gu guztiok lotzen gaituzten loturei buruzko ipuina»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 56
Formato: 30 x 27 cm.
Precio: 24,95
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nurak jakin du zer sekretu ezkutatzen den zilborrean. Orain badaki hari ikusezin bat irteten zaiola bertatik eta maite dituen pertsonekin lotzen duela: amarekin, aitarekin, aitona-amonekin, izeba-osabekin, lehengusu-lehengusinekin,
adiskideekin.
Aurrerantzean ez du beldurrik izango berarekin ez daudenean, badakielako hariaren bitartez haiekin lotuta dagoela, denboraz eta espazioaz haratago. Eta betirako, gainera!
Maite ditugunekin lotzen gaituzten hariei buruzkoa da ipuin hau, eta erakusten digu ikusezinak direla gauza garrantzitsuenak.


ISBN:

9788491097839

Ekaitza eta beste 34 ipuin

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 384
Formato: 19,5 x 13 cm.
Precio: 20,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Estatu Batuetako hegoaldeko doinuak biltzen ditu Kate Chopinek ipuinotan. Mississippi ibaiaren ertzek kulunkatzen dituzten ezinezko maitasunak, Natchitoches inguruko kotoi soroek gordetzen duten memoria lazgarria. Nabarmen dakartza garaikideak izan zituen emakume, txiro, natibo eta esklabo ohi beltzak. Eta duin, betiere duin, haien borondate eta desirak. Desira baita haien bizitzen, ipuin hauen eta Louisianako doinu ederrenen haria.


ISBN:

9788491097402

Hiru Txulo «Donostia eta txistua»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 128
Formato: 24 x 16 cm.
Precio: 14,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

1922an eskuratu zuen Isidro Ansorenak Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendari kargua. Efemeridearen hurbiltasuna aitzakia hartuta, liburu honek omenaldia egin nahi dio bai Udalaren Txistulari Taldeari bai talde hura gorenera eraman zuen «txistularien maisuen maisuari». Isidro Ansorenaren biografia labur batez gain, txistuaren eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen historia labur bat ere jasotzen du liburuak, pasadizo mamitsu eta deigarriekin.
Izenetik beretik du lotura gure hiriak txistuarekin. Hiru txulo esaten omen zioten aspaldian, hiriak itsasoaren aldetik dituen hiru sarrerak nabarmendu nahiz. Hain zuzen ere, hiru dira txistuak dituen zuloak. Garai batean esaten zen udalen duintasuna neurtzen zela haietako bakoitzaren txistulari taldearen arabera. Nolako txistulari taldea, halako udala. Afinazio kontua da, baina ez hori bakarrik.


ISBN:

9788491097594

Behisuzkoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Behiak suzko entzierroan parte hartu nahi du, zezenak urtero bezala. Baserriko lagunekin batera, ahal duen guztia egingo du entzierroan korrika egiten utz diezaioten, horretarako arauak hautsi behar baditu ere.


ISBN:

9788491097600

Mundua alderantziz

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Marula neska bitxia da, distira berezia dario. Berria da ikastetxean eta inork ez du haren lagun izan nahi. Txupinazo egunean, zerbait harrigarria gertatuko da. Mundua alderantziz jarriko da!


ISBN:

9788491097648

Kroketa fantastikoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

San Ferminetako bezperan, Ane kroketak egiten ikasten ari da amonaren laguntzarekin. Aukera aprobetxatuz, globo bat erosteko eskatu dio, horixe baita festetatik gehien gustatzen zaiona: globoak. Baina entzun berri duen elkarrizketak triste eta goibel utzi du. Orduan, ideia bikain bat bururatuko zaio! Izango al dute zerikusirik kroketa fantastikoek?




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal